XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urte honetako fiebrea

Xabier Alonso / Aitor Arranz

Kirikiño Ikastola

Musika: Iparraguirre abila dela.

Dinosaurioak izan ohi dira
urte honetako fiebrea
eta Spilgberrek egin deutse
hemen agertzeko ohorea.

Tiranosauria
ta dilophosaurioa
fauna gehiendunak dira.
Jurassic Park-en agertzen dira
ator hona ikustera.

Amerikan aurkitu egin dabe
birsortzeko ahalmena
zientifiko jakintsuak eta
arkeologoak esanda.